2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

JOLASAK



 
JOLASAK
ZAPIA
Noizean behin “zapia” jolasean aritzen gara errekreo garaian.
Zapi bat besterik ez dugu behar.
Nahi duten guztiek parte har(tu) dezakete.
Lehenik, bi taldetan banatzen  dira jokalariak. Taldeak osatu ondoren, jokalari bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
Bitartean, lagun bat gelditzen da bi ekipoen erdian, zapia eskuan duela.
Jokalariak  prest daudenean zapidunak zenbaki bat esango du.
Orduan, zenbaki hori duenak zapiaren bila korrika joango dira.
 Zenbaki guztiak esan eta gero jolasa bukatuko da.                                                                           
Azkenik, puntu gehien lortu duen taldeak irabaziko du.





BOTE BOTE

Jangelako errekreoan futbolean jolasteaz gain  “bote-bote” aritzen gara.
Baloi bat beharrezkoa da jolasteko.
Lagun batek baloia nahi duen tokira jaurti behar du.
Geratzen denak saiatu behar du baloia hartzen. Baloia hartu eta gero, bere lekura joan behar du.
Gainontzeko guztiak izkutatzera joan behar du.
Baloia lurrean utzita, saiatuko da norbait harrapatzen, lortzen badu, baloia dagoen tokian itzuliko da “bote-bote” eta izenak esanez.
Norbaitek baloiari ematen badio besteak askatu ditzake.
 Jolasak denak harrapatu arte jarraitzen du.





 Arretaz ibili

Jolas hau oso erraza da jolasteko.

Beharrezkoa da hau jolasteko:

-24 objetu  txiki (borragomak, txanponak…)
-bi orri, bi arkatz eta jertse bat.

Nola jolasten da.

Lehenik, bi talde osatzen dira, bakoitzari orri bat eta arkatz bat ematen dizkio arbitroak.
Ondoren, 24 objetuak ipintzen ditu mahai baten gainean.
Bukatu eta gero, jokalariek minutu bat daukate objetuak ikusteko.
Ondoren, arduradunak objetuak estaltzen ditu jertsearekin.
Lagunek 5 minutuz idatzi behar dituzte objetuen izenak orrian.

Hauxek dira puntuazioak:
1 puntu    -   objetu bat mahian dagoena idazten ba du.
0 puntu     -  objetu ahaztuta.
2 puntu  gutxiago  - mahaian ez dagoen objetua idazten   bada.



 

 

Jolasak > txingoka

Gurutzeko txingoa

Gurutzeko txingoa jolasa Adina: 6 urtetik aurrera
Kopurua: Mugarik gabe
Materiala: Harri bat
Espazioa: Zoru gogorra behar da
Iruditan: ikusi
Azalpena
1
Sei laukiz osatutako gurutze moduko bat marraztu behar da lurrean. Lauki bakoitzari batetik seirako zenbaki bat dagokio. Seigarren laukiaren gainean biribil erdi bat margotuko dugu, eta "zerua" izena jarriko diogu. Jolasean hasi aurretik jokalarien txanden ordena erabaki behar da. Harri bat jaurti eta marra jakin batetik gertuen uzten duena izango da lehenengoa.
2
Lehenengo jokalariak harri bat hartuko du eta lehenengo laukitxora botako du. Harria laukitxo barruan geratzen bada, marrarik ukitu gabe, jokalari horrek jarraituko du jolasten. Hanka baten gainean bigarren eta hirugarren laukitxotik pasatuko da. Gero laugarren laukitxoan eskuineko hanka jarriko du eta bosgarren laukitxoan ezkerrekoa (une berean). Ondoren seigarren laukitxotik hanka baten gainean pasako da eta zerura bi hanken gainean iritsiko da. Bertan salto bat eginez buelta emango du, eta itzulerako bideari ekingo dio.
3
Bigarren laukitxora iristerakoan lehenengo laukitxoan dagoen harria hartuko du eta abiapuntura itzuliko da, jauzi bat eginez. Bide guztia marrak zapaldu gabe eginez gero, berriro harria botatzeko aukera izango du, baina oraingo honetan bigarren laukitxoan utzi beharko du harria, gero hirugarrenean, etab.
4
Jolasa honela errepikatuko da laukitxo guztietan harria utziz. Laukitxo guztiak egin ondoren, jokalaria zeruan jarriko da, atzera begira, eta bizkar gainetik harria botako du. Lauki baten barruan eroriz gero, lauki horrek bere izena izango du aurrerantzean. Beste jokalariek ezingo dute laukitxo hori zapaldu jabeari baimena eskatu gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina